Bilbok bi agiri fundatzaile ditu: Diego Lopez de Harok Maria Diaz de Harori 1295.etik 1300.ra kendu egin zion Bizkaiko Jaurerriko buruzagitza. 1300ekoekainaren 15ean, Bilboko portuan bizi ziren biztanleentzat “bizkaitarren baimenez” foru edo zuzenbide berezia eratu zuen, bertan hiribildua sortzeko. 1310.ean Maria Diaz de Harok agiri berria agindu zuen eta Urduñatik Bermeoranzko merkatari guztiak, Etexbarritik abiatzen zirenak, aurrerantzean, Bilbon barrena igaro beharko zuten. Horrez gainera itsasorainoko itsasadarra Bilboren ardurapean jarri zuen.

Bilboko ikuspegia, 1574an argitaratu zen, munduko hirien liburuan, Civitates Orbis Terrarum G. Braun eta F. Hogenbergek argitaratua Kolonian(1572-1617). Marrazkia J. Muflinek 1544ean egin zuen. Gaztela eta iparraldeko portuen( Brujas eta Amberes) arteko merkataritzan ezagunak bihurtu ziren eta 1511ean Bilboko kontsulatua sortu zuten. 1632ean matxinada bat gertatu zen, Felipe IVk agindu zuen gatzaren monopolioak ekarriko zuen zergen gorakadaren aurka eta baita ere bertako “handiki eta aberatsen” aurka. 1684ean, matxinoen 6 buruzagi urkatuak izan ziren.

XVIII mendean, Bilbo hiriak garapen economizo eta social nazarena izan buen. 1789ean, G. Bowles naturalistak zera idatzi buen Bilbori buruz: : “Bilbao es un pueblo donde se puede vivir con mucha comodidad y gusto, por el extendido comercio…por la cordura con que están hechas sus leyes civiles y de comercio. Entre ellas hay una contra la ingratitud, a cuyo delito señala castigo”