Konstituzio berria, 1876ko hura, kontserbadore-ildora lerraturik zetorren, etorri ere. 1876Ko uztailaren 21eko Legeak abolitu egin zuen foru-konstituzio politikoa eta kendu hari zegozkion erakundeak. Hori bai, 1878an “Kontzertu Ekonomikoa” adostu zen, bere ezaugarriak zituen halako sistema baten legera adostu ere, eta harexen mende kudeatu behar izango ziren aurrerantzean Udalen finantza publikoak. Alkateak, esate baterako, Gobernuk izandatu behar zituen, zinegotzi-kopuruen aldetik udalbatzaren osaketa zein zen eta gehiengoa norena zen ere kontutan hartu gabe. Udabaltzak Zebalgunearen Batzordea eratu zuen, delako batzorde horrek, P. Alzola, E.Hoffmeyer eta S. Achucarroren jarraibideei men eginez, hirigintzari buruzko egitasmoa bete zezan. Bilbo eta haren inguruak, 1880az geroztik, etengabe hazten zihoazen, hala industriaren arloan nola finantzetan. Mehategietako altxorraren ustiapena, ontziolak eta ontzi-enpresen garapena, burdingintza berriak eta Labe Garaiak sortzen eta hazten joatea, bankaren negozioa handitzea eta itsasozko zein lehorrezko garraiobide berrien eklosioa izan ziren, besteak beste, ekonomia-hazkunde eredu berria ekarri zutenak eta, horrekin batera, ordura arteko Zazpi Kaleak eta gutxi gehiago biltzen zituen hiribildua hiri berri bilakarazi zuten aldaketak ere ekarri zituztenak. Gizartean, politikagintzan, kulturan, denean izan baitziren aldaketa benetan sakonak, egiatan.