Hilda Franco 1975ean, haren osteko indarrak eta gogoak, batik bat oposizio demokratikoaren indarrak eta gogoak, ezinezko bilakarazi zuen Estatu frankistak bere hartan irautea eta, halaxe bada, demokraziarako trantsizio prozesua abiarazi zen. 1978an, Espainian, Konstituzio demokratikoa, hots, norbanakoen askatasun eta eskubideak bermaten zituen beste lege-sistema bat onartu zen. Alabaina, Estatu frankistako epai-sistemako funtzionarioek, militarrek eta poliziek lehengo lekuetan eta zereginetan jarraitu zuten. Hurrengo urteotan Konstituzioaren oinarrizkoak diren printzipioetatik eratorri den legedi berria joan da indarrean sartzen, Frankismoaren arauak eta diktatuak ordezkatuz. Hala ere, antzeko trantsizio politikoak bizi izan diren beste lekuetan ez bezala, ez da “Egiaren Batzordea” deritzen horietarikorik eratu.Autonomi Estatua onartu zen, berria, 1979an. 1980an Eusko Legebiltzarra osatu zen eta, horren ostean, Eusko Jaurlaritza sortu.

Udal hauteskundeak izan ziren 1979an, eta udal batza barriak Bilbotarren arteko aniztasuna erakusten zuen. Zinegotziek Eusko Alderdi Jeltzalearen hautagaitzako buru Jon Castañares izendatu zuten alkate.

Udabaltza hasi berriak dekromazia birsortzeko eta hiria eraldatzeko bideari ekin zion. Aitzitik, berria eta demokratikoa zen udalbatzaren ekintzarako gaitasuna, lehenengo urteetan behintzat, krisiaren eta industria birmoldaketaren gogortasunak eta balibideen urritasunak baldintzatu zuten.