Bilbo bortizki kolpatu zuen krisi hura gorabehera, Udalbatzak, 1979az geroztik, hiriaren hirigintza-ordenamenduaren eraldaketa sustatu du. Ildo horretan, zerbitzu hiria izateko bideari ekin zion. Bide horretan mugarriak izan dira Guggenheim Bilbao Museoa, Metroa, Itsasadarra berreskuratu izana, Euskalduna Jauregia, Deustuko Unibertsitateko Liburutegia, Bizkaia Aretoa eta Bilbo 2000 Enpresa-Elkartearen sorrera 1992an.

Bilbok XXI. mendeari hiri metropolitarra izateak eman dion talaitik begiratzen dio, hiria bera eta ingurukoak hiri-bilbe bakarrean batzen jakin duelako begiratu ere. Bilbok itsasadarrari itzuli dio begirada, beste behin ere, ardatz bila. Halaxe bada, ibarrak bergaitu ditu, metropoliko askotariko jendeen aisia eta bizi kalitatea helburu.