Alberto Aznar Tutor Bilbon jaio zen 1864ko urriaren 18an. Bere aita Eduardo Aznar de la Sota Sevillan jaioa zen eta bere ama, Luisa Tutor Fuentes, Kuban. Zazpi seme-alaba izan zituzten eta Alberto Aznar Tutor laugarrena izan zen.

Alberto, Eduardo eta Luis Mª Aznar Tutor anaiak enpresari aktiboak izan ziren meatzaritzan eta itsasgintzan batez ere.

Aznar familia Hueskako herri batekoa zen. Albertoren birraitona, Andrés Aznarrek, karrera militarra jarraitzeko herria utzi egin zuen 1752. urtean. Bere aitona, Juan Bautista Aznarrek ere armen bidea jarraitu zuen Artilleriako Brigadier gradua eskuratuz. Albertoren aitak, aldiz, beste bide bat hartu zuen, merkataritzakoa, horrela bere semeen aberastasunaren oinarria sortuz. Itsas artekaritzan aritu zen. 1886. urtean Setares Meatze Elkartea sortu zuten 275.000 pta-rekin.

Alberto Jesusa de la Puente Atristainekin ezkondu zen 1897an Bilbon. Bost seme alaba izan zituzten.

Ingeniari titulua eskuratu zuen 1893. urtean eta mekanikan espezializatu zen. Itsas negozioetan sartu zen, bere familiatik zetorkion ondarea jasoz. Bilboko Asociación de Navieros-eko  sustatzaile izan zen. Aita hil zenean ez zuen testamenturik utzi eta anaien artean liskarrak egon ziren. Meatzaritzan ere aritu zen.

Markinako diputatu probintziala bezala hasi zen politikan 1896an. Handik urte batzuetara, 1918an kontserbadore talde batekin aurkeztu zen, baina Indalecio Prieto, sozialistaren eta Pedro Chalbaud jeltzaleren aurka galdu egin zuen. Bateratze monarkikoa egin zuten orduan nazionalisten aurka eta Markinan Alberto Aznar aukeratu zuten %75 eko bozkekin 1920an. Hiru urte beranduago irabazle berdinak errepikatu ziren.

Alberto Aznar kontserbadorea zen eta Antonio Mauraren oso gertu egon zen arren ez zuen Mauraren partiduan parte hartu, ideologia antzekoa izan arren. Monarkia kontserbadorearen aldekoa zen, eta 1919. urtean Areetako zirkulu monarkikoko sortzailea izan zen.

1920ko abenduaren 20an Alfonso XIII.ak Zuiako markes izendatu zuen

Bere bizitza Bilbo eta Areeta tartean igaro izan zen, bertan Itsasogane jauregiaren jabe zen. Bigarren Mundu Gerraren amaieran jada Madrilen bizi zen, Almagro kalean eta bertan zendu zen 1923. urtean.

Izaro Arbilla