Alfredo Ajuria Urigoitia Bilbon jaio zen 1868ko ekainaren 4an. Bere aita, Antonio Ajuria Sarralde Argantzukoa (Burgos) eta merkataria zen, bere ama, Emilia Ángela Urigoitia, Araiakoa. 12 seme alaba izan zituzten eta Bilboko Alde Zaharrean bizi ziren.

Bere aitona, León Urigoitia, Araiako San Pedro burdingintzako jabetza eskuratu zuen, hasieran beste kide batzuekin aritu bazen ere, 1870. urteaz geroztik bere esku geratu zen enpresa guztia. Hortik aurrera eta 1936. urtera arte ez zuen familiaz kanpoko inor parte hartu enpresaren baitan. Alfredoren ikasketak ordaindu zituen Leon Urigoitiak. Frantzia, Belgika eta Ingalaterrara bidali zuen burdingintza fabrika berrietan emandako berrikuntzen inguruan informazioa jasotzeko. 1887. urtean Antonio Ajuria Sarralde eta bere semea Alfredo Ajuria Urigoitia Viuda de Urigoitia e hija sozietateko kudeatzaileak bihurtu ziren. Alfredo 1906. urtera arte egon zen enpresan sartuta bere anaia Carlos Ajuriarekin. Inbertsio garrantzitsuak egin zituzten eta onuratsuak izan ziren enpresarentzat. Beste negozio industrial batzuetan ere parte hartu zuten, adibidez, Alfredo Ajuria Araian zegoen burdin oheen fabrikako jabea izan zen 1901etik aurrera. Ajuria y Aranzabal nekazal makineria edo La Iberia enpresetan ere aritu ziren.

Familiak egindako eragiketa ekonomikoak balio seguruetan mugitu ziren, hau da, inmobiliaria jabetzak, errenta zehatzak, eta arriskurik gabeko beste mugimendu batzuk. Bere aitona izan zen seguritate honen adierazle, aldiz, bere bilobek beste motatako aferak ere egin zituzten, inbertsio gehiago eginez. Mehatzetan, industrian edo trenbideetan.

Familiaren botere ekonomikoaren ondorio da politikan izan zuten parte hartzea. Araiako fabrika-guneko jabe garrantzitsuenak izanik, Asperrenako udaletxeko hauteslarien bozka bideratu zuten eta honek Aldundira eta Gorteetara sarrera erraztu zien. Alfredo Ajuriak Laguardiako barrutia ordezkatu zuen Kongresuan 1902. urtean, hil egin zen Sebastian Abreuren ordez sartu zen Alfredo. Urte bereko otsailaren 20an eseri zen kongresuko aulkian baina ez zuen gerora Parlamentuan hitzik hartu.

1903an hauteskunde orokorretan Gasteizko barrutian aurkeztu zen, baina José Velasco Palaciosek irabazi zuen 3.419 botorekin, Alfredo Ajuriak 3.225 lortu zituelarik.


Izaro Arbilla