Pedro Allende Salazar Ordoño Bilbon jaio zen 1771ko urtarrilaren 31an. Bere gurasoak Juan Bautista de Allende Salazar, bilbotarra eta María Tomasa Ordoño de Rosales, Briviescan jaioa ziren.  1792ko irailaren 18an María Josefa de Mazarredo Gómezekin ezkondu zen. Bere semea, José Allende Salazar Marinako ministroa, Teniente jenerala eta Bizkaiko diputatua zen. Bere aitaginarrebak ere hainbat kargu izan zituen Bizkaiko probintzian.

Bere familiako askok kargu publikoak izan zituzten, bere aitonak batez ere, Diego Pedro Allende Salazar Castaños. Kontsulatuan, Jaurerrian eta Udalean ere.

1802an Bilboko Kontsulatuan lehenengo priore izendatu zuten eta 1803an bigarren erregidore. 1808an Bilboko erregidore aukeratu zuten eta frantsesen okupaziora arte karguan egon zen. Independentzia Gerran Frantziara joan zen eta horregatik guda bukatuta ez zen bere kargura bueltatu.

1810ean egindako estatistikan Bilbon 14 etxeren jabetza zuela ikus daiteke.

1814ko bukaeran Madrilera joan zen eta 1822an Bizkaiko Aldundian parte hartu zuen. 1839ko otsailaren 6an zendu zen Madrilen senatari zelarik.


Izaro Arbilla