Antonio Olave Arroyo 1873ko azaroaren 9an jaio zen Bilboko Tenderia kalean. Bere ama, Eladia Olave Garay, Bilbokoa zen ere eta bere aita, Indalecio Arroyo Gozález, Valladolidekoa. Zortzi seme alaba izan zituzten guztira.

1890ean batxilergoa egin zuen Bilboko Institutuan eta Salamankako Unibertsitatean Filosofia eta Letretako titulua eskuratu zuen 1892an. Handik hiru urtera Zuzenbidean lizentziatu zen, 1895eko abenduaren 18an Gil Robles, Federico Bruni eta Nicasio Sánchez Mata epaimahaiarekin.

Sabino Arana hil zenean, Antonio Arroyo EAJ-k Aranaren ideologiarekin jarraitzeko martxan jarritako prozesuan sartu zen. 1906ko udaberrian Arroyo EAJ-ko Aldundiko kide izendatu zuten. Gerora Bizkai Buru Batzarra aukeratzeko hautaketa egin zuten; Ángel Zabala Luis Arana, Antonio Arroyo eta Adán Yarza zeudelarik, baina BBB hau ez zen onartu eta ez zuten kargurik hartu. Urte bereko abuztuan beste asanblada bat deitu zuten eta honetan bai, Luis Arana Goirik lehendakari kargua hartu zuen eta Antonio Arroyok lehendakariordearena.

Urte horietan, Bilbon, EAJ-ko editorialak eta kazetaritza enpresak sortu ziren. 1912an Euzko Pizkundea eta Tipográfica general sortu ziren. Luis Arroyo Olave, bere anaiak, akzioak zituen bertan eta hil egin zenean Antonio eta bere beste bi anaiek eskuratu zituzten, baita bere ilobak ere.

1917. urtean jeltzaleak udalerrietako eta probintzietako hauteskundeetan irabazten ari ziren eta Bizkaiko Aldundiko lehenengo gehiengo jeltzalea lortu zuten. Antonio Arroyo Gorteetako diputatu aukeratu zuten Markinako barrutian. Ogasuneko komisioan aritu zen, baita merkataritza eta industria kontribuzioaren eraberritzean ere. Bere parte hartzeak Balmasedako Akta eta Madrilen eman zen ogiaren garestitzearen inguruan izan ziren. 1919ko hauteskundeak bertan behera utzi zituen Epai Gorenak Barakaldon, Durangon eta Markinan. 1920an berriz ere aurkeztu zen Markinan, baina Alberto Aznar Tutorrek irabazi zion.

Bilboko ontzi elkartean (A.N.B) egin zuen lan Arroyok idazkari moduan. Eusko Ikaskuntzako kide ere izan zen.

1915. urtean Anuario marítimo comercial, industrial y de navegación liburua argitaratu zuen. 12 kapituluko obra luze bat.