Urkixo zumarkalearen eta Bertendona kalearen artean zegoen kafetegia.

1925eko otsailaren 4an zabaldu zuten, jabea Bernabe Izarra barakaldar industrialaria zela.

Lagun ugari bildu ziren berbaldietara, ideologia ezberdinetakoak, Espainiako Gerra Zibilaren aurretik: Julian Zuazagoitia, Indalecio Prieto, Santiago Arisnea, Fernando de la Quadra Salcedo, Ramon Lopez Chico, Felix Ortiz Landa, Joaquin Zuazagoitia, Jose Felix Lekerika, Anton Gorostiaga, Juan Elua, eta abar.

Beste tertuliakide batzuk hauek izan ziren: Pablo Cavia, Mariano Sevilla, Toni Betolaza, Vicente Garai, Eduardo Ereño, Emilio Padro, Juan eta Ignacio Uribe anaiak, Jose Maria Carril, Jose Luis Goñi, Juan de Hernani, Manuel Espi, Jose Herrero, Alberto Bacigalupe Agirre, eta abar.

Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak 1953tik antolatu zituen ekitaldietako musikariak sarri bertaratzen ziren. Halaber, gertuko Irakaskuntza Ertaineko Institutuko irakasleak: Mario Grande, Florentino Castaños, Tomas Hernandez Santurtun, eta abar.

Marcelino Izarra seme errepublikazaleak, agintari frankistek zigortutakoa, 1973an itxi zuen ostatua eta 1990ean hil zen.

Antton Ugarte