Ibañez de Bilbao kalearen 13. zenbakian dagoen taberna.

Castor Artajo jabeak zabaldu zuen 1963 inguruan, Venezuelatik itzuli ondoren. Bereziki ezaguna egin zen Agua de Bilbao (Bilboko Ura) edaria, berez Kataluniako cava, saldu eta marka erregistratzeagatik. 1981ean hil zen Castor Artajo eta 2007an taberna itxi egin zuten, jabeak Marina Marzana eta Estibaliz Eloretgi zirela. Gaur egun zabalik dago izen berarekin.

Antton Ugarte