Plaza Barriaren 6. zenbakian dagoen taberna-kafetegia.

1911n sortutako kafetegia Café Iruña-ko Severo Unzue nafarrak  zabaldu zuen 1922ko abenduaren 21ean, Luis Lertxundik egindako dekorazioarekin.

Irakaskuntza Ertaineko Institutuko ikaslee eta Bilbo-Lezama trenbideko bidaiarien bilgune izan zen. Indalecio Prieto, Antonio Goikoetxea edota Agustin Godoy ohiko bezeroak izan ziren. Espainiako Gerra Zibilean, jabe berriak, ideologiaz abertzaleak, erbesteratu egin ziren. 1940tik aurrera Alejandro Baztani, Severo Unzueren ilobari, eskualdatu zioten. Candido eta Francisco Javier Baztan semeek jarraitu zuten ostatuarekin 1991 arte.

Hauek izan dira ohiko bezero batzuk: Juan Azpitarte Anta, Juan Azpitarte Rousee, K-Toño, Marino Montero, Juan Luis Zuzaeta, Miguel Maria Mendizabal, Bonifacio Fernandez txistularia, Urbano Ruiz Laorden, Amaya Mujika, Angel Mª Ortiz Alfau, Merche Martinez de Zurbitu, eta abar.

Pedro Martinez Basterrak berriz ireki zuen 1992an, Pedro Dominguez diseinatzaileak berriztatuta. Gaur egun zabalik dago eta Mikel Martinez mediku eta aktorearen senitartekoa da jabea. 2001etik Teatro Laburreko Sariak banatzen ditu, antzerki emanaldiak antolatzeaz gain.

Antton Ugarte