Iturribide kalearen 6. zenbakian zegoen kafetegia.

Jose Isasik 1922an zabaldu zuten mudejar erara apindutako kafetegi handia, izen bereko antzokitik gertu. 1944ean gozotegia ireki zuten barruan eta 1949an tranbiak erakuslehioa hautsi zuen. Jose Maria Isasi semeak eta Carmen del Villar emazteak kafetegia ixtea erabaki zuten 1956an.

Gaur egun, besteak beste, izen bereko kafetegi batek eta tabako denda batek hartzen dute haren tokia.

Antton Ugarte