Plaza Biribilan dagoen kafetegia.

1926ko uztailaren 31n zabaldu zuten kafetegi handia, Alfredo Lozano zela jabea.

Hainbat tertuliakide eta karta jokalari biltzen ziren bertara: Julian Martin Muela polizia, Nicolas Goirigolzarri ostalaria, Jesus Rodrigalvarez Noain eraikitzailea, Antonio del Rio irakaslea, Alfredo Freije edota Juan de Hernani kazetariak, eta abar.

1984ko uztailean plaka bat ezarri zuten kafetegian Jose Rodriguez Ramos Juan de Hernani kazetariaren omenez. Donostiako egunkarietan lan egin ondoren, 1947an Bilboko El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkarian jardun zuen 1969an hil arte.

Gaur egun zabalik dirau eta Albia lorategiaren pareko Café Iruña daraman taldea da jabea.

Antton Ugarte