Epaltzaren Alargunaren kalearen 13. zenbakian zegoen kafetegia, XX. mendeko lehen erdian.

Café del Puerto zaharra zegoen toki berean zabaldu zuten. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren hainbat idazle eta kazetari bildu zituen ostegunetako berbaldietara: Luis de Castresana, Gerardo eta Angel Mª Ortiz Alfau anaiak, Juan Manuel Polo, Francisco Marcos, Pedro Butron, Juan Miguel Seminario Rojas, Juan Maria Aresti, Esteban Clemente Romeo, Jose Luis Herreros, eta abar.

Beste tertuliakide hauek izan ziren: Agustin Bravo Olalde, Maria Teresa Loscos, Pedro German Belda, Pedro Mendizabal, Rafael del Zarco, Luis Murugarren, Felipe Benicio Huizi, Ricardo Nalda, eta abar. Bilboko Hierro egunkariak berbaldiak iragartzen zituen eta talde hartatik sortu zen Musas aldizkaria 1944ean.

Antton Ugarte