On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 34. zenbakian zegoen kafetegia.

Militar kolpezaleek Bilbo okupatu ostean zabaldu zuten, 1936ko abuztuan, Alfredo Lozano zela jabea. Lucio Ortiz de Urbina pintoreak parte hartu zuen aretoa apaintzen.

Enrique Jardiel dramagileak bertan abiatu omen zuen Como mejor están las rubias es con patatas (1947) idazlana.

Hainbat lagun biltzen ziren berbaldietara, bereziki idazle eta kazetariak: Ramon Acebal Idigoras, Blas de Otero, Jose Ramon Mandiola, Lucio del Alamo, Antonio Barrena, Bernardo Bureba Desperdicios, Juan Antonio Zunzunegi, Federiko Krutwig, eta abar.

Gozotegi bat ere ireki zuten Pastelería Suiza izenarekin, eta ondoko kafetegiekin elkarlanean dantzaldiak antolatzen zituzten ekainaren 19 oro, Bilboren “liberazioa” ospatzeko.

Bizkaiko Aurrezki Kutxak eraikina erosi zuen 1972ko urriaren 21ean eta kafetegia itxi egin zuten.

Antton Ugarte