Federico Moyua plazaren 1. zenbakian zegoen kafetegi-jatetxea.

1958ko abenduaren 23an zabaldu zuen Francisco Diez Renedo Paco Ducale jabeak.

Hainbat lagun biltzen ziren berbaldietara: Ramon Larrinaga, Santos Garteiz, Nicolas Alkortaren semea, Paco Martinez Soria aktorea, eta abar.

1974ean eraikina eraitsi eta kafetegi-jatetxea Elcano kalera aldatu zuten. Francisco Diez Renedo Paco Ducale 2009an hil zen, ostatua zegoeneko itxita zela.

Antton Ugarte