Rafael Joaquín Guardamino de la Tejera 1806ko urriaren 10ean jaio zen Raneron, Cantabrian. Bere gurasoak Manuel de Guardamino Gil eta Marcelina de la Tejera Ortiz izan ziren.

Humanitate ikasketak 1819an burutu zituen eta Oñatiko Unibertsitatean filosofia ikasten hasi zen, bi kurtso egin zituen bertan. Zuzenbidea ikasi zuen ondoren. 1821-1822. urteen artean Zuzenbide naturala y erromatarra ikasi zuen, ondoren, Unibertsitate Zentralera pasa zen Zuzenbide espainola ikastera 1822 eta 1823. urteen tartean. 1823an Oñatira itzuli zen Zuzenbide zibil erromanikoa ikastera eta hurrengo kurtsoa Valladoliden egin zuen. Seigarren eta zazpigarren kurtsoak Alcalá de Henaresen bukatu zituen.

Ikasketak amaitu zituenean, Instituzio Zibilen ikasgaien ordezkari moduan aritu zen. 1827ko Irailaren 17an Carlos III-n Jurisprudentzia Teoriko-Praktikoko Akademian izena eman zuen. 1829-1830ean Alcalá de Henareseko Unibertsitateko Sagrados Cánones Akademian sartu zen eta 1832ko otsailaren 14an Kontseilu Errealetako abokatu moduan hasi zen. Baina ogibide hau ez zitzaion gehiegi interesatzen eta 1832ko abuztuaren 9an Real Casa y Corte-ko alkate postua eskatu zuen eta hurrengo urtean Krimen alkatearen postua.

1834ko irailaren 30ean Ministerio de Gracia eta Justiziako ofizial izendatu zuten. Gero Cacereseko Audientziako Ministerioan postu bat proposatu zioten 1838ko urriaren 10ean, baina ez zuen onartu bere osasuna zela eta. Isabel IIaren idazkari izendatu zuten ere eta zuen interes handirik erakutsi postu honengatik. 1840an, Esparteroren Erregeordetzan, bueltatu zen Ministeriora. Espartero bota zutenean bitan igo zuten bere postua, baina bere ideologia progresista zela eta dimititu egin behar izan zuen, Olózagaren gertakarien ondorioz. 1844an Madrileko hauteskundeak prestatzeko zuzendaritza progresistan hartu zuen parte.

Administraziotik urrundu zenean, aktibitate komertzial eta bertako politikan soilik hartu zuen parte. Familiako enpresa komertzialean lan egin zuen. 1847an Hamburgoko Kontsul izendatu zuten Madrilen eta era berean Bizkaiko Jaurerriko Biltzar Nagusitan aritu zen Karrantzaren izenean 1846, 1848 eta 1854 urteetan.

1854ko iraultzaren ondoren, abuztuan, Bizkaiko Aldunditik Federico Victoria de Lecearekin batera bidali zuten foruen kontua Gobernuan berriz ere planteatzeko. Progresistak boterea berriz eskuratu zutenean Ministerioan sartu zen.

Izaro Arbilla