Gabriel Ybarra de la Revilla 1877an jaio zen Bilbon, Santanderretik etorri berriak ziren, Gerra Karlistaren ondorioz han errefusiatu bait ziren eta Gabrielen anaia, Fernando, han jaio zen. Bere  gurasoak Fernando Luis Ybarra Aránbarri eta María Nicolasa de la Revilla izan ziren, biak bilbotarrak.

11 urte zituela, 1888an, bere aita hil egin zen eta beraz, Gabrielen gauzak bere osabak, José de Vilallongak, eraman zituen. Rafaela Ybarra, bere aitaren arrebarekin, ezkondu zen José de Vilallonga. Batxillergoa Bilbon osatu zuen eta ostera Filosofia eta Letrak Deustuko Unibertsitatean hasi eta Salamankan burutu zituen 1896ko azaroan.

Elvira Bergé Salcedorekin ezkondu zen 1885ean. Bilbon jaioa eta Ramón Bergé Guardaminoren alaba zen, Mauraren oso laguna eta hauteskundeen antolakuntzan aditua. Elviraren ama bilbotarra zen ere, Carmen Cuadra Salcedo Zabálburu.

Gabriel Ybarra bere anaia Fernandorrekin aritu zen askotan. Partidu kontserbadorea sortu zenean adibidez, 1913an, banaketa egon zenean, Gabriel bere anaia bezela, Maurista egin zen. Goyoagarekin batera Erromara egin zuen bidaian ere berarekin joan zen eta El Pueblo Vasco egunkaria ere berarekin sortu zuen. Gabriel, azken honetan, administrazio Kontseiluan egon zen 1915eko uztailetik.

Ybarra Revillatarrak berritzaileak izan ziren politikaren arloan. Partidu moduan definitutako egitura batekin, Hauteskunde Komisio, baita Propaganda eta Herri Idazkari batez osatua. Partiduko gazteriak aktiboki aritu ziren ere eta politika kaleratu egin zuten. Katolikoak Kontserbatzaileen eta Mauraren inguruan batzea ere lortu zuten.

1913an, Kontserbatzaileen banaketa sortu zenean, Bizkaiko gehiengo kontserbadoreak Ybarra anaiek burutzen zuten partidu Mauristakoak egingo dira. Bergarako diputatu izan zen 1910 eta 1914. urteetan.

Baina politikaz gain, Gabriel Ybarra ongintza lanetan aritu zen, eta aurreratua izan zen bere garaian. Bere aita hil zenean bere izeba Rafaela Ybarrarekin geratu zen eta honek eragin handia izango du Gabrielengan. Beraz, politika, nolabait, artikuluak idazten jarraitzen baitzuen, alde batera utzi zuen eta enpresari moduan, ongintzan eta irakaskuntzan jarraitu zuen.

Familiako negozietan ere hartu zuen parte, Madrilen eta Bilbon izan zituen jabetzak. Madrilen adibidez, Lealtad kalean 17 balkoi zituen etxe batean bizi izan zen. Bere anaia Fernandorekin Banco de Vizcayako sorreran egon zen ere eta beste hainbat sozietatetan ere zegoen sartuta. 1951an zendu zen Bilbon.

Izaro Arbilla