Ramón Ibarra Arregui Ybarra familiako hirugarren belaunaldikoa da. 1852ko apirilaren 5ean jaio zen Bilbon. Juan Mª Ybarra Gutierrez de Cabiedes eta Luz Arregui Herediaren semea zen. 1879an Teresa López de Calle Landábururekin ezkondu zen. Sei seme alaba izan zituzten elkarrekin.

Ybarratar familia esanguratsua izan zen Bizkaian XIX eta XX. mendean. Burdin salmentan, mehatzetan eta burdinolan hasi ziren, Kantabria eta Bizkaia inguruko fabriketan. Bere interesak finantza eta trenbideetara luzatu ziren eta sektore hauetan zeukaten aberastasunarekin euskal ekonomiaren garapenean zerikusi handia izan zuten.

1874an ez zuen Gerra Karlista jasan behar izan, Liejan ingeniaritza ikasten ari zelako, Víctor eta Benigno Chávarri anaiekin batera. Etxera bueltan familiako aferetan sartzea erabaki zuen eta 1882an Ybarra Hermanos y Cía-ko kontseilari izendatu zuten. Urte berean Labe Garaiak sortu zen eta Ramon ere kontseilari izendatu zuten.

1881-1882an bere Bidarteko etxea eraiki zuen Deustun. Luxu handiz eta Pariseko eraginarekin apaindua. Frantziako kapitalaren maitale zen, udazkenero joaten omen zen Vendôme ondoan zuen pisura.

1892an La Basconia sortu zuen, lagun zuen Víctor Chavarrirekin batera. Tubos Forjados-eko sortzaile eta lehenengo presidente izan zen baita Bizkaiko Papeleriakoa ere.

Bilboko komite Liberalekoa zen eta 1885. urtean Bilboko Udaletxeko zinegotzi izendatu zuten. Urigüenen presidentziaren baitan 6. alkateorde izan zen eta 1887an Bilboko Udaletxea berritu zenean, bigarren alkateorde izendatu zuten, Celestiano Ortiz de la Rivaren alkatetzarekin. Kargu honetan 1889ko urtarrilera arte egon zen. Herrizaintza komisioko presidentea izan zen eta beste batzuetako kide ere, Aurrekontuena adibidez. Garai honetan egin zen politikaren ardatzak, ospitale bat eta hilerri bat jartzeko lursail baten bilaketa izan ziren.

1898an Barakaldoko barrutitik diputatu izendatu zuten eta Labe Garaietako lehendakariordetza utzi behar izan zuen, hala ere kontseilari moduan jarraitu zuen 1900. urtera arte, bere ordez José Mª Oláberri sartu zen.

Senatuan eta Parlamentuan izandako parte hartzea oso eskasa izan zen.

1885ean gorra geratzen hasi zen eta hau bere harremanetan arazo bat izan zen 1903. urtean Pau-ra (Frantzian) bidaiatu zuen ebakuntza bat egiteko eta bertan zendu zen.

Izaro Arbilla