Kokapena.- F6. Hasiera.- Pablo
Picasso. Amaiera.- Eskurtze.
Juan
José Irala Arriola gogorarazten du. 1908tik 1916ra bitartean Iralabarri maila
merkeko auzoa proiektatu eta eraiki zuen industrialaria izan zen.
Gizarte-ekintza hartan, Alfontso XIII.a erregea akziodun nagusietakoa izan zen,
Romanonesko kondearekin batera. Urbanizazio osoa Bilboko Udalari doan laga
zioten 1940an, eta hark 1940ko abuztuaren 23ko bilkuran onartu zuen.
Juan
Jose Irala Arriola 1857ko ekainaren 12an jaio zen, Torrelagunan (Madril).
Banku-kreditu bidez, 1882ko abuztuaren 25ean, Juan Josék Fermín Hoyosen
okindegia erosi zuen. 1902ko abenduaren 20an, Harino Panadera, SA sortu zuen.
Juan José de Irala 1917ko otsailaren 10ean hil zen Gure Etxea txaletean, haren
izena daraman auzoan, Iralabarrin alegia.
Javier González Oliver