Pascual Isasi Isasmendi Bilbon jaio zen 1820. urtean. Merkataria zen ogibidez eta Abandon jabetzak izan zituen etxebizitzekin egindako hainbat operazioren ondoren. Trenbideen aferetan interesaturik egon zen eta 60. hamarkadan Bilbao-Tudela trenbideko konferentzietan hartu zuen parte ordezkari moduan. Gobernuak trenbideen laguntzan izandako parte hartzeaz mintzatzeko egindako konferentziak izan ziren. Seguruenik ontzi-enpresaren batean ere sartua egongo zen, gai honen inguruan zuen interesa zela eta.

1867ko hauteskundeetan, Bilboko diputatu aukeratu zuten Gorteetarako eta 1869an Bizkaiko diputatu. Izan zuen parte hartzean, esanguratsuena ontzi enpresen alde egindako defentsa izan zen.

Ideologikoki karlismoaren aldekoa zen, Junta Central Católico- Monárquican bokala zen eta 1869an bateratze katolikoaren alde, foruen alde eta Carlos VII.aren alde manifestu bat sinatu zuen.

Izaro Arbilla