José María Juaristi 1881eko maiatzaren 8an jaio zen, Bilboko Bidabarrieta kalean. Bere aita, Felipe Juaristi, Santanderren jaio zen eta bere ama, Braulia Landaira, Bilbon. José María hiru anai-arreba izan zituen. Familia umilekoa bazen ere, Deustun Zuzenbide ikasketak burutu zituen. 1904an bukatu zuen eta Salamankan lizentziatu zen bikaineko notekin. Filosofia eta Letrak karrera ere egin zuen, baina Zuzenbideko Doktoretzarekin jarraitu zuen 1906an. Bizkaiko abokatuen elkargokoa izan zen 1905etik aurrera. Hizlari ona zen eta honek ekitaldi askotan parte hartzea lagundu zion.

Zuzenbide penalaren baitan eraginkor aritu zen, 300 kasu baino gehiago zeramatzan Madril, Iruñea, Donostia, Gasteiz eta Bilbo artean.

Bilbon zegoela Gerra Zibila hasi eta bertako Círculo Tradicionalista-ko kide zela atxilotu egin zuten. Kartzelan hil zuten 1937an, Eusko Jaurlaritzako indar armatuak hilketak geldiarazteko heldu baino lehen.

Bilboko Udaletxeak bere izena jarri zion kale bati, bai eta Barakaldokoak ere. Eusko Ikaskuntzako kide izan zen ere.

Partidu tradizionalistakoa zen eta 1909an udalerrietako hauteskundeetan aurkeztu zen Bilbon. Zinegotzi moduan postu bat lortu zuen eta urte bereko uztailean, Udaletxea eratuta, 8. alkateorde izendatu zuten. Baina postu honetan soilik abendura arte jardun zuen, Moyua alkate moduan ezarri zenean, 1910ean, bera zinegotzi moduan geratu zen. Bere postua 1911n utzi zuen.

Hauteskunde probintzialetan aurkeztu zen 1911n, Bilboko barrutitik eta kandidatura Karlista batekin, baina galdu egin zuen.

1913an jaimistekin diputatu aukeratua izan zen Durangon. 1913-1915.urteen artean, Komisio Probintzialean eta Ogasunekoan, Trianoko Trenbidekoan, Casa de Expósitos eta Reglamento interior-eko komisioetan egon zen besteak beste. Hurrengo bi urteetan beste hainbestetan aritu zen lanean.

Aldundian egindako lana, beraz, komisioetako lana izan zen batez ere. 1917an kargua utzi zuen. Hauteskunde orokorretara behin bakarrik aurkeztu zen, 1919ko ekainaren 1ekoetara. Bergaratik aurkeztu zen mellista moduan, baina eskuineko koalizio batekin, kontserbadore eta integristekin batera. 

Izaro Arbilla