Estacion (gaur egungo Nafarroa kalea) eta Adiskidetasun kaleen artean zegoen kafetegia.

1914ko apirilaren 29an zabaldu zuten kafetegia, Lion d'Or kafetegiko Jeronimo Merino Alonso zela jabeetako bat. Bi areto zituen, bata gotiko erara eta bestea Errenazimentu erara apainduak. Bertan sortu omen zen Club Taurino elkarte zezenzalea 1920ko hamarkadan

 

Antton Ugarte