Kokapena.- B5. Hasiera.- Etxenagusia margolariak. Amaiera.- Andaluzia kalea. Erabakiaren data.-1983ko abuztuaren 4a.

Inguru horietan Larrako dorretxea egon zen. Etxe horri Larrakotorre edo Larragaoitiko Dorre ere esaten zitzaion. J. M. Echegarayren arabera, Larreatarrak bizi izan ziren bertan. Familia horretako ordezkaririk adierazgarrienetako bat Cosme García de Larrea almirantea izan zen, Espainiako Karlos I.a Errege eta Enperadoreak Ezproiko zaldun izendatu baitzuen. 1962an,  Sarrikoko parkera eraman zuten dorrea, eta bertan egon da egundaino. Dorrea, edonola ere, ez zen osorik berreraiki. Sarrerako atearen gaineko ezkutuan urrezko ardi-larrua eta merkatariaren marka ageri dira. Horrek erakusten duenez, dorrearen jabea merkatari aritu zela bandokideekin borrokatzeari utzi zionean. Jauntxoen arteko borrokak ohikoak ziren XIV. eta XV. mendeetan.

Harri landuz egina dago dorrea. Lauki-formako planta zuen. Sarrerako ateak ganga erdizirkularra zeukan. Dorrea XVI. mendean egin zen, Enrike IV.ak gotorretxe guztiak eraisteko eta horien lekuan gotorretxe berriak ez eraikitzeko agindua eman aurretik (1457).

Urbanizatu zenean, División Azul (Dibisio Urdina) izena jarri zioten kaleari.

Kanariar Uharteak kalearen kantoian egonik, ezin dugu ahantzi Rufino Basánez (Bilbao, 1929), Esteban Argárate eta Julián Larrea arkitektoek 1964. urtean egindako etxebizitza sozialen multzoa.

Javier González Oliver