José Martínez Rivas Galdamesen jaio zen 1848ko irailaren 29an. Santiago Martínez de Lejarza Escaraga eta Antonia de Las Rivas Ubieta ziren bere gurasoak eta zazpi anai arreba izan zituen.

XIX.    mendeko lehenengo hamarkadan bere familia Bilbora joan zen bizitzera, eta handik hamar urtera bera Londresera joan zen. Bertan bere osabarekin egin zuen lan, La Manchako ardoa komertzializatzeko bulego bat baitzuen.

Bere osabarekin izan zuen harremana ezinbestekoa izan zen gerora berak negozioetan izango duen jarrera ulertzeko. Bere osaba Francisco de las Rivas Urtiaga Gordexolan jaio zen 1808ko azaroaren 2an eta Madrilen zendu zen 1882. urtean. Gortean aberastu zen 30 eta 40. hamarkadetan, bankari eta espekulatzaile moduan. 1848ko krisiaren ondorioz, desamortizazioaren ondorioz salmentan geratu ziren lursail handiak erosi zituen Toledo aldean. Bere aberastasuna asko handitu zen La Manchako ardoaren ekoizpen eta salmentarekin. Madrileko merkatura eta atzerrira zuzendutako salmenta zen.

José Martínez Londresen zegoela bitan ezkondu zen, Kesingtonen 1868. urtean Augusta Cecilia Tracyrekin eta hau hil ondoren, María Richardson O'Connor-ekin 1888an. Guztira bi ezkontza hauetatik 9 seme alaba izan zituen.

1872ko Gerra Karlista aurreko urteak bere ondarea handitzeko ezinbestekoak izan ziren. Britainiar interesak defendatuz Bizkaiko meatze batzuk lortu zituen, bere kide izan zen George Battersen izenean egin zituen. Guztiak Somorrostro Iron Ore konpainiara bideratu zituzten. Gerra Karlistaren ondorioz, ekintza guztiak bertan behera geratu ziren. José Martínez Bilbon borrokatu zen 1874ko Setioan Laguntzaile moduan.

Fabrikak kalteak jasan zituen gerraren ondorioz eta Britainiarrek saldu egin zuten. José Martínezen osabak, Francisco de las Rivas-ek erosi zuen 750.00 pta-ren truke. La Mudela izena jarri zion eta dirutza handia inbertitu ondoren El Carmenekoa edo La Vizcaya agertu baino lehen Estatuko burdingintza garrantzitsuena bihurtu zen.

Politikari dagokionez, kontserbadore moduan aurkeztu zuen bere burua. Liberalismoaren kontra eta Cánovasen kontra egondako krisi foralaren ostean. Bilbotik aurkeztu zen lehenengo aldiz, baina Mazarredo liberalak irabazi zion. 1881ean Balmasedan aurkeztu zen Chávarriren aurka, dirutza gastatu zuten biok eta Rivasek irabazi zuen. 1893an Bizkaiko senatari moduan ezarri zen,  1905 arte. Parlamentuan izan zuen parte hartzea oso urria izan zen. 

Izaro Arbilla