Rafael Mazarredo Tamarit Valentzian jaio zen 1845eko abenduaren 11an. Mariano Antonio Mazarredo, Bilbon jaioa, zen bere aita eta María del Carmen Tamarit, bere ama, Valentziarra. Bere aitona-amonak Busturialdean zenbait jabetza garrantzitsu zituzten, Gernika inguruan. XIX. mendean 20 baserritik gorako jabegoa zuten. Lau anai-arreba ziren guztira.

Portu, Canal eta Bide Ingeniaritza ikasi zuen Madrilen eta 1871n amaitu zuen karrera. Lehenengo Valentzian eta ondoren Bartzelonara bidali zuten. 1896. urtean Estatuko Interbentzio Zentraleko lehen ingeniaria zen eta 1899an Ingeniari buru izendatu zuten. Urte berean senatari aukeratu zuten. 1900ean Zamorako Lan Publikoetako Buruzagitza lortu zuen eta 1904an 1go mailako Ingeniari Buru bezala agertzen da.

Senatari moduan zuen espedientean, Bidabarrieta kalean 3 etxe zituela eta Txakur kalean beste bat jasota utzi zuen. Guztira 536.713 pta-tan balioturik 1891an. Begoñako auzoan ere jabetzak zituen eta 1914an Barakaldoko baserri bat gehitu zuen.

1915ean Monteblankoko kondea zen eta Villorako markes tituluaren birgaitzea eskatu eta 1915eko urriaren 16an egin zioten. 1870. urtetik jabe gabe zegoen eta 1924ean Rafael zendu zenean, bere iloba, Francisco Mazarredo González de Mendozak hartu zuen. Martiodako eta Huetoetako Jauntxo eta Valentziako Zaldun-Elkarteko kide zen ere.

Politikari dagokionez, monarkikoen baitan aritu zen, Partidu Kontserbatzailearen barruan. Bere aktibitate garrantzitsuena komisio parlamentarioetan bideratu zen. Errepide, trenbide eta beste lan publikoen ematea egiten zuten eta askotan kazike eta boto-emaileen babesa lortzea bilatzen zuten.

Rafael Mazarredo Tamarit 1884ko hauteskunde orokorretara aurkeztu zen Bilbon. Bilboko Komite Liberalaren babesa izan zuen. Kontzertu Ekonomikoaren berriztapena lortu nahi zuten liberalek bere programaren arabera eta beste puntu garrantzitsua, azken Gerra Karlistan bando liberalarekin borrokatu zirenei salbuespen militarra ezartzea zen. Hauteskunde honetan Martín Rivasi kendu zion postua.

1886 Bizkaiko senatari moduan aurkeztu zen, baina 1891ko hauteskundeetan irten zen aukeratua. Gerora, 1899. urtea inguru, Murtzia eta Albacetegatik aurkeztu zen. 

Izaro Arbilla