José María Murua Gaytan de Ayala Bergaran jaio zen 1816ko uztailaren 4an. Bere gurasoak Martín José Murua e Iturri eta Nicolasa Gaytán de Ayala izan ziren. Bere amaren aldeko aiton- amonak, Manuel María Gaytán de Ayala eta María Gabriela de Zuluaga Plaza, Villafrankako Kondeak ziren. Cipriana Antonia de Balzola, Balzolako markesarekin, ezkondu zen bigarren aldiz.

Bere aita Gipuzkoako diputatu nagusia izan zen eta Biltzar askotan Bergara ordezkatu zuen. Bere arreba, María Francesca, Juan José de Uncera Urquijorekin ezkondu zen, honek postu politiko asko bete zituen, besteren artean, Bizkaiko diputatu nagusia 1846tik 1848ra eta Bergarako alkatea 1833tik 1838ra.

Bere lehenengo ikasketak jaioiterriko ikastegian egin zituen, bertan 1828ko urriaren 10ean sartu zelarik.

 1852tik 1854ra diputatu nagusia izan zen eta Bizkaiko Probintziako Aita. Elorrio eta Bergarako alkatea ere. Diputatu moduan zegoenean, foruaren konponketaren inguruko hainbat bileretara, Madrilera, joan behar izan zen. 1854ko iraultzaren ondoren, probintziako ardura hartu zuen guda saihestu nahian.

1871ean Gipuzkoako senatari izan zen, baina ez zuen behin ere ez hitza hartu. 1872an berriz ere aukeratu zuten eta ez zuen parte hartu ezta ere.

Bere familiaren herentziaren erdia jaso zuen. Gipuzkoako 50 zergadun handienen artean zegoen. 1859. urtetik aurrera Ibarreko Kondea (Conde del Valle) zen. Carlos IV.ak bere aitona Martín de Muruari emandako titulua zen, Gipuzkoan frantsesen aurka egindako borrokagatik, Gipuzkoako diputatu nagusi zenean, 1794an.

Izaro Arbilla