Ramón Echevarría Bilbon jaio zen 1816an. 1839tik aurrera sortutako Ingeniari belaunaldi berri batekoa zen, Tercera Escuela ditutakoa. Betancourt-en espiritu sortzailearekin egiten zuen bat eta honen buru zen José Agustín Larramendik transmititu zuen, Juan Sibercaserekin batera.

1839an amaitu zuen karrera, prestakuntza gogor eta zorrotz baten ondoren. Ikasle hoberenak irakaskuntzan sartzen ziren, beraz bera Ingeniaritza eskolan hasi zen klaseak ematen. 1843an hainbat protesta egon ziren eta Subercasek dimititu behar izan zuen. Bere ostean, eta elkartasun modura, klaustroko irakasle gehienak dimititu zuten, Ramón Echevarría beraien artean.

1854an Korreoseko Zuzendari Orokorra izendatu zuten eta 1856an 1go mailako Ingeniari buru izanda, Madrileko Lan Publikoen zerbitzuko Buru egin zuten. 1857an Cipriano Segundo Montesinos ordezkatu zuen Lan Publikoetako Zuzendaritza Orokorrean. Izendapen hau Echevarríaren promozioaren barnean zegoen altuena zen. 

Avilako barrutian aukeratu zuten Gorteetako diputatu bezala, 1853an. Bere lankideek ez zuten batere ongi ikusi politikan izan zuen parte hartze hau eta Revista de Obras Públicas-en hainbat kritika argitaratu zituzten bere kontra. Baina 1857an berriz ere izendatu zuten Avilan. Urte honetan Parlamentuan lan handia egin zuen, bideen lege-proiektu bat aurrera ateratzeko asmoz. Bere ustez komunikazio eskasa zegoen, lan hauetara bideratutako diruaren aprobetxamendu txarra eta legearen aplikazio traketsa. 1863tik aurrera Gernikako barrutian aritu zen. Bere parte hartze esanguratsuena Espainia eta Portugalen arteko mugen trataduaren berrespena lege proiektuaren inguruan izan zen.

Ramón Echevarría liberalizazio ekonomikoaren aldekoa zen, Lan Publiko eta Estatuko komunikazioaren modernizazioaren aldekoa ere. Bere ustetan ondoko herrialdeekin harremana estutu eta irekitzea ezinbestekoa zen. 1868ko iraultzaren ondorioz kontserbadorismorantz pasa zen. Echevarría moderatuen ondoan jarri zen, Cánovasen aldean, Gabriel Rodriguezen eta liberalen partiduko buru zen Sagastaren aurka ere.

Ingeniaritzan egindako ekarpen gehienak paperean utzi zituen, besteak beste hurrengo obrak: La influencia de los riegos en el valor de la tierra, De las Obras Públicas en sus relaciones con la agricultura edo La política de los intereses materiales dira berak idatzitakoak.

 

Izaro Arbilla