Roque García Ogara Bilbon jaio zen 1856ko maiatzean. Aita, Romualdo García Narvalaz, Oliten jaio eta Bilbon ezarri zen merkatari moduan. Gerra Karlista bukatuta Elgoibarrera joan zen eta bertan San Pedro fabrikan inbertitu zuen. Han labeak jarri zituen altzairuzko zumitzak egiteko. Kalitate handikoak ziren eta ezagunak bihutu ziren sektorean.

Romualdok beste hainbat negozioetan ere parte hartu zuen. Besteak beste, Bilboko kutxan 1861. urtean, handik lau urtera José Mª Semprún ordezkatu zuen diputatu moduan bere sozietatearen %15a saldu zuenean, Etxebarrin zuen Leguizamón irin fabrika errentan hartu zuen. Eduardo Aznar de la Sotari lursail bat erosi zion Getxon, gero Carlos Aguirre Labrocheri salduko ziona. Bilbotik Durangora zihoan Trenbide Konpainiaren sorreran ere hartu zuen parte.

Roque García Ogararen ama zen Rufina Ogararen familia Santa Ana de Bolueta-ko kideak ziren 1841. urtetik. Rufinaren aita, Antonio Ogara ikatz begetalean eta mineralean adituak ziren eta oso baliogarria izan zen garaiko merkatarientzat. Ogara familia Albizuetarrekin elkartu zen eta burdina banatu eta gordetzeko biltoki handi bat eratu zuten. Bolueta eta San Pedroko oso bezero onak izan ziren.

Romualdo García, aita, hil zenean, bere konpainia likidazioan sartu zen eta Hijos de Romualdo Garcíak ordezkatu zuen. 2 milioi pezetako kapitala zuen eta bere semea, Roquek, seirena jaso zuen. Bere anaia Romualdoren antzera, Hijos de Romualdo García enpresaren aktibitatean hartu zuen parte, Elgoibarreko San Pedro fabrikaren propietatea zen enpresa hau. Cabárceno-ko meatzeko presidente izan zen eta Peñaflorekoaren lehendakariorde. Bilbotik Durangora eta Durangotik Zumarragara zihoan trenbidearen kontseilari izan zen eta baita Banco de España-k Bilbon zuen egoitzarena ere.

1907an Hijos de Romualdo Garcíaren izenean, Roque Gacía Ogara, Burdingintza Elkartea sortuko zuten negoziazioetan aritu zen. Merkatua erregulatu zuten Gerra Zibila heldu arte.

Trenbidearen sektorean lan esanguratsua egin zuen, baina batez ere finantzetan aritu zen, Banco de Bilbao-n bokal moduan egindako lanagatik. 1901etik 1927ra aritu zen bertan. Bere diru pertsonalarekin 1914an egondako izua lasaitu zuen kontseilarietako bat izan zen.

Roque García Ogara eta bere anaia, Romualdo, tradizio bikoitz batean hartu zuten parte. Batetik, eta aitaren aldetik, Elgoibarreko San Pedro eta bestetik, amaren partez, Santa Ana de Bolueta-koan, Euskal Herriko lehenengo fabrika modernoa izango zena.

Izaro Arbilla