Nicasio Adolfo Urquijo Goicoechea Bilbon jaio zen 1839ko abenduaren 14an. Bere aita Serapio de Urquijo zen eta bere ama María Luisa Goicoechea Ortúzar, biak Bilbokoak. 1855ean batxilergoko titulua lortu zuen eta Zuzenbide zibil eta kanonikoa egin zuen Valladolideko Zuzenbide Fakultatean. 1860an burutu zuen karrera.

1865ean María del Rosario Felisa Ybarra Aranbarrirekin ezkondu zen, Gabriel Ybarraren alaba. Ybarra familiarekin oso harreman ona zuen, Nicasio Adolforen aita ere begi onez hartu zuen Ybarra familiak, izan ere, jurista ona eta langilea zen.

María del Rosario Ybarra 1875ean zendu zen eta Urquijoren seme alabak bere koinataren esku geratu ziren. Rafaela Ybarrak zaindu zituen. Beraz, bere osaba eta lehengusuekin bizi izan ziren Deustun. Hauetariko batzuk pertsona garrantzitsuak izan ziren bere garaian; politikan ibiliak, intelektualak edo negozioetan ere aritu ziren.

Besteren artean, Luis María del Rosario Práxedes Urquijo Ybarra Congregacion de los Ángeles Custodiosos-en egon zen, Rafaela Ybarrak sortua. Julio Gabriel Ospin Urquijok Zuzenbidea ikasi zuen Salamankan, Carlos VII.aren laguna izan zen eta Bizkaiko Gurutze Gorrian egindako lanagatik, 1923an, Gran Placa de Mérito y Honor eskaini zioten. Euskararen eta euskal kulturaren zabalkuntzan lanean aritu zen Julio, 1907an Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria sortu zuen besteak beste. Beste anaiak, José María Agustín Urquijo politika eta abokatu lanetan jardun zuen eta bestea, José María Urquijo, katolikoa zen baina ez zuen bere burua inongo partiduren baitan ikusten liberalak zirelako. Gerra Zibilean atxilotu eta fusilatu egin zuten. Azkenik, Adolfo Gabriel Ybarra anai-arreben artean politikan gehien aritu zena izan zen. Barakaldoko diputatu izan zen Gorteetan 1896an. 1905ean Balmasedan aurkeztu zen eta aukeratua atera zen Unión Liberaleko kandidaturarekin.

Nicasio Bilboko diputatu aukeratu zuten 1893ko martxoaren 5ean, katoliko independente moduan. Federico Solaegi eta Adolfo Urquijo Goicoechearen kandidaturak lehiatu ziren. Solaeguiren partiduaren baitan Errepublikanismoaren sektore zorrillistak eta liberalismo industrialekoak ere zeuden, Víctor Chávarrigatik erakarriak.

Adolforen hautaketa oso eztabaidatua izan zen. Izan ere, hasiera batean Federico Solaegi atera zen. Baina biek egin zuten iruzur; erroldaren aldaketa, bozka akten firmen alterazioa... Azkenean, Adolfo Urquijo Goicoechea Gorteetako diputatu izendatu zuten, baina denbora gutxi egon zen 1895eko martxoaren 29an Bilbon zendu zelako.

Izaro Arbilla