Hurtado de Amezaga kalearen 48. zenbakian dagoen kafetegi-jatetxea.

Teodoro Garciak zabaldu zuen 1931ko otsailaren 27an kafetegi-jolastoki gisa, billar eta mahai-futbolekin. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, 1939an, jolastokia kendu eta jatetxea gehitu zion. Joaquin Garcia semeari eskualdatu zion ostatua 1970eko hamarkadan. Jesus Prados Txomin del Regato eta Alberto Bacigalupe kazetaria ohiko bezeroak izan ziren. Bilboko Udalak kalitate saria eman dio.

Antton Ugarte