On Diego Lopez Haroko kale nagusian zegoen kafetegi dotorea.

Izen bereko zinematografoaren jabeek 1906ko abuztuaren 15ean zabaldu zuten. Hurrengo urtean, Ricardo Quilez-ek zuzentzen zuen humorezko zarzuela taldea alokatu zuten, jendea erakartzeko. 1908 inguruan, hainbat moldaketa egin ondoren, Gran Café Modelo izenarekin inauguratu zuten berriz, baina arrakasta gutxirekin, eta urte horretan ateak itxi zituen.

Antton Ugarte