Ana Prado
Bibliography
CEIP ELEJABARRI [en línea]. [Ref. 8 mayo 2014]. Disponible internet: <http://elejabarrieskola.org>; AMB-BUA, Archivo Municipal de Bilbao – Bilboko Udal Artxiboa. Memoria de la gestión municipal durante el bienio 1965-1966; AMB-BUA, Archivo Municipal de Bilbao – Bilboko Udal Artxiboa. Memoria de la gestión municipal durante el año 1972; MAS SERRA, E. “Colegio Público Elejabarri”, Periódico Bilbao. Bilbao, noviembre de 2013, p.8; PALIZA MONDUATE, M., Arquitectura escolar pública en la Comunidad Autónoma de Euskadi (1840-2005). Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco. 2005, p. 120.
[ 1967 ]
Elejabarri ikastegia Errekaldeko barrutian dago, Tolosa kaleko 6 zenbakian hain zuzen. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza eskaintzen ditu.
Ikastegia 1967an abiatu zen, Teniente Alfonso Churruca izenarekin, gela eta instalazio aurrefabrikatuetan abiatu ere. Behin betiko eraikuntza 1971an proiektatu zen, Juan Daniel Fullaondo, J.L. Candela eta Fernando Olabarria arkitektoen eskutik. Estiloz arrazionalista, lau solairukoa eta T taxukoa da. Beso luzea, nolabait esan, dorre zilindriko bakarraz burutua da eta fatxadak berriz ageriko adreiluaz eginak. 1972ko azaroan inauguratu zuten.
Hona hemen ikastegi publiko honetako hezkuntza-proiektu zenbait:
Ikaskidetzaren proiektua, komunitate osoaren erakaldeta soziala eta kulturala lantzeko sortua. Lankidetza, parekotasuna, ezberdintusanak gainditzeko ahalegina, elkartasuna eta elkarrizketa sustatu nahi ditu. Horren garapenean hezkuntza prozesu osoa sartzen da, irakasleak eta ikasleak ez ezik horien senideak eta, oro har, jendartea ere inplikatzea baita asmoa.
Hezkidetza, genero-bortxakeria aldez aurretik antzemateko egitasmo estrategikoa.
Guztion Parte Hartzerako Proiektua, helburutzat hezkuntza integratzailea eta kalitatezkoa senideen eta hezkuntzako beste eragileen parte hartzeaz bilatzen duena.
Eskola-kirolaren Egitaraua, igeriketa, aretoko futbola eta euskal pilotarekin.
Indartze, Bideratze eta Euspen Programa, ikasketa-ohiturak eta jarrerak hobetuz joateari zuzendua.
Europako beste ikastetxe batzuekin lankidetza egitasmoa (E-Twinning).
El Programa Rekalde PartekaRtuz Programa; eskola bera auzoaren gizarte-hezkuntzatzako gune bilakarazten du.
Hau guzti hau, ikasketa prozesua sakontzea eta erraztea helburu, hezkuntza komunitatearen aldetik IKTak erabiliz.
Ana Prado
Bibliography
- CEIP
ELEJABARRI [en línea]. [Ref. 8 mayo 2014].
Disponible internet: <http://elejabarrieskola.org>; AMB-BUA, Archivo Municipal de Bilbao – Bilboko Udal
Artxiboa. Memoria de la gestión municipal durante el
bienio 1965-1966; AMB-BUA, Archivo Municipal de Bilbao – Bilboko Udal
Artxiboa. Memoria de
la gestión municipal durante el año 1972; MAS SERRA, E. “Colegio
Público Elejabarri”, Periódico Bilbao. Bilbao, noviembre de 2013, p.8; PALIZA MONDUATE, M., Arquitectura escolar pública en la Comunidad
Autónoma de Euskadi (1840-2005). Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco. 2005, p. 120.