BILBAOPEDIA

Bilboaldeko entziklopedia

Bilbaopedia Bilbo eta Bilboren metropolitasunaren zabalkundeari buruzko egitasmo zabala da. Zuzendaritzan UPV/EHUko ikerlari talde trinkoa dago, hainbat gaitan adituak diren beste batzuekin lankidetzan diharduena. Egitasmoak, bestalde, Bilboko Udalaren eta UPV/EHUren beraren babesean eta laguntzaz egin du aurrera, 2013an eta 2014an hain zuzen. Bilbaopedia izeneko honetan askotariko gaiak bildu dira, guztiak ere erraz ulertzeko moduan, argiro egituratuak. Horren hedakuntzarako plataforma digital jakin bat erabili dugu, gaiak etengabe berrizteko aukera ematen diguna. Horretara, bada, sarrera edota irudia berriak sartzeko eta lehenagokoak berrizteko zein zuzentzeko atea beti zabalik dago. Zenbat Bilbo izan diren historian barrena, benetakoak zein amestuak, eta Bilbo horietan nor izan den nor, hori guzti hori ikusgarri egiteko helburuz ekin diogu Bilbaopedia asmo honi.

Bilbaopedia plataforma berritzaile honetarako edukien hornitzailea hasiera batean Bilbao desde sus Alcaldes (1836-1979) izeneko lana izan da. Lan hori abiaburu, ondoren begirada eta ekintza gai-arlo berrietara luzatu dugu, eguneroko bizimoduko alderdi guzti-guztiak gogoan hartzearren.

Aurkezten ari garen plataforma honen helburua gaiak sortuz joatea izanik, guk geuk, sortzaileok, elkarlanerako ateak zabalik dituen lekua den aldetik ulertzen dugu. Haatik, eta nazioartean erabiltzen diren estandarrekin bat, plazara irten baino lehen egitasmoaren aldez aurretiko ebaluaketa (peer review) egin gura dugu. Azkenik, Public History delakoaren hildoan, partehartzaile nahi dugu izatea gure egitasmoa eta horretan ahaleginduko gara.

Babesleak

logo ehu logo ayuntamiento