Kokapena.- F3. Hasiera.- Muros
de San Pedro. Amaiera.- Ricardo
Arregui. Erabakiaren data.- 1997ko ekainaren 26a.
Jesús
Insausti Urquirizar tolosa jaio zen 1912ko otsailaren 11n, oso karlista zen
familia baten barruan. EAJko kide egin zen 1930ean, eta El Día egunkariko korrespontsal lan egin zuen. Geroago, 1935ean,
auzipetu egin zuten, bertan herriko alkate karlistaren aurkako artikulu bat
argitaratzeagatik. Gerran, Eusko Jaurlaritzaren aldizkari ofizialeko
itzultzailea izan zen; Bizkaia erori zenean, Santoñan errenditu zen, eta hamabi
urte eta egun bateko zigorra ezarri zioten. 1941ean aske utzi zuten. Ocañako
espetxean egin zioten gerra-kontseilu batean, 1949ko apirilaren 14an,
heriotza-zigorra ezarri zioten, informazio-sare batean parte hartu izana
egotzirik. Zigorra kommutatu zioten eta, hogeita hamar urteko zigorra gainean
zuelaik, 1951eko maiatzaren 19an
Buitrago de la Sierratik ihes egin zuen. Frantziara erbesteratu zen, eta
Belgikara geroago. 1980. urtean itzuli, eta EAJ-PNVko Euskadi Buru Batzarreko
lehendakari izendatu zuten.
Javier González Oliver