Hasiera.- Kobetabidea. Amaiera.- Arraiz Mendia.

Bi errekaren artean dago kokatuta (Kastrexanako zelaitik hasi eta Basurto-Zorrotzako udal barrutian kokatutako mendiraino), eta hortik datorkio izena. Leku horretan, izen bera izan zuen gotorleku baten aztarnak daude. Lehen Kobetas deitzen zitzaion; horren arrazoia da, lehen, euskarazko izenei gaztelaniako s-a jartzen zitzaiela atzean. Fenomeno hori Euskal Herri osoan ematen da, Gipuzkoako Meagasen ikusten den bezala, adibide ezagun bat jartzearren.

Javier González Oliver