Kokapena.- H5.
Hasiera.- Kalamua. Amaiera.- Losada Margolaria. Erabakiaren data.- 1980ko abuztuaren 7a.
Toponimoa da, hau da, antzinatik leku hori
izendatzeko erabili den izen nagusia.
Izen hori bera du itsasoan
barneratzen den muinoak ere. Bere garaian norbaitek honela idatzi zuen: «Ogoño
mendia eta lurmuturra da… talaia eta parke naturala, hondartza eta kaia
babesten dituena». Ibarrangeluko Udalaren lurretan dagoen Lagako hondartzaren
eskuineko muga eratzen du. Inguru horretako elezaharren arabera, mendi horretan
bizi dira begi bakarreko “lamiak”.
Urbanizatu zenean, de Santutxuko R kalea zuen izena, eta
horrela agertzen da Begoñako Zabalguneko Plan Orokorrean.
Javier González Oliver