Eduardo Aguirre Labroche 1838ko martxoaren 12an erbestean jaio zen, Guda Karlistaren ondorioz. Aita, Máximo Aguirre Ugarte, bilbotarra zuen eta ama, Francisca Labroche Oreña, Deustukoa. Beste bost anai arreba izan zituen. Bere anaia, Ezequiel, berarekin merkataritza eta inmobiliaria negozioetan aritu zen.

1863ko irailaren 24an Timotea Arrellanorekin ezkondu zen Bilbon. Handik hiru urtera, Timotea bere semea erditzean, zendu egin zen. Bi seme alaba izan zituzten, Eduardo eta María de las Mercedes, baina gazte hil ziren. Eduardo Aguirre Labroche Madrilen 1893ko otsailaren 2an zendu zen.

Máximo Aguirreren, Eduardoren aitaren inbertsioak trenbideetan, banku-jardueretan eta industrian oinarritu ziren. Zendu zenean bere ondarea 4.640.039 errealekoa zen. Bere seme alabek guztia heredatu zuten eta bere negozioei jarraipena eman zieten. Lehenengo Viuda e Hijos de Máximo Aguirre sozietaterekin, hasieran Ezequiel, Eduardo eta bere ama Francisca Labrocherekin eta gerora Hijos de Máximo Agirre deituko zenarekin, 1868. urtean bi anaiak bakarrik kide izanda. Hemendik aurrera, Eduardo eta bere anaia Ezequiel orubeen salmentaz gain erostera pasa ziren, Getxo inguruan. Bainuetxe baten eraikuntzan ere sartu ziren, gerora Abrako Itsas Cluba izango zena.

1888. urtean Víctor Chávarri Salazarrekin elkartu zen, baita talde enpresari horretako beste batzuekin ere eta Aguirre Chávarri y Cía  taldea sortu zuten, etxebizitza sustatzaile moduan jardun zuena Santa Ana auzoan.

Eduardo Aguirre Bilboko familia liberal handienaren kide izan zen. Bere baitan Ricardo Balparda edo Eduardo Victoria de Lecea bezalako politikariak zirelarik.

Gorteetako diputatu izan zen Bilboko barrutian 1881 eta 1886. urteetan. Lehenengo legealdian, 1884 urtera arte komisio askotan parte hartu zuen eta Ganbaran egondako debateetan parte hartze handia izan zuen. 1886ko hauteskundeetan 674 boto-kopuru lortu zituen eta guztira 765 emititu ziren. Itsas eta merkatal legegintza internazionalean ikasia eta baita berrikuntza tekniko eta ekonomikoan aditua zen. Besteren artean, Bilboko portuaren garapenaren alde aurkeztu zen, baita honekin lotutako jarduera industrialen eta garraio eta komunikazio azpiegiturekin interesatua ere.

Izaro Arbilla