Kale Barriaren 7. zenbakian zegoen taberna.

XIX. mende bukaeran Café Barrera izenekoa egon zen tokian zabaldu zuten 1920ko hamarkadan. 1893-1937 artean Casino Republicano-a gaineko soliaruan zegoen eta Bilboko errepublikazaleak sarri biltzen ziren tabernara. 1926an ostatua Jeronimo Montoriori eskualdatu zitzaion, 45.000 pezetaren truke, eta 1934ean taberna erosi egin zuen. Eraikinaren jabea Crédito de la Unión Minera bankua zen.

Espainiako Gerra Zibilean Montoriotarrak erbesteratu egin ziren Frantziara eta Ingalaterrara. Bigarren Mundu Gerran, Bilbora itzuli ahal izan ziren, agintari frankistei 50.000 pezetako isuna oradindu ondoren. Tabernako negozioarekin jarraitu zuten, 1961ean Vicente eta Alberto Garcia anaiei eskualdatu zieten arte.

Gaur egun izen bereko taberna-jatetxea zabalik dago Erribera kalearen 4. zenbakian.


Antton Ugarte