Jose Maria Olavarri kalean zegoen kafetegia.

La Concordia izeneko lehen kafetegia Bailen kalean zegoen XIX. mende bukaeran eta Enrique Gonzalez zen jabea. 1904ean Francisco Etxezortuk baimena eskatu zion Bilboko Udalari errotulazio berria jartzeko La Concordia kafetegi-jatetxeari. 1909an kafetegia behin-behinekoz itxi ondoren, Sociedad Bilbaina elkarteak egoitza berria zabaldu zuen bertan 1913an, Emiliano Amann arkitektoaren proiektuarekin.

1916an Pedro Gimon arkitektoak baimena eskatzen du, Francisco Etxezorturen izenean, markesina berri jartzeko kafetegiari. 1923rako Jesus Garagorri Ibarguen zen ostatuaren jabea, eta Jose Maria Olavarri kalean zuen sarrera, Bilboko Burtsaren ondoan.

Tertuliakide izan zituen Marques de Arriluce de Ybarra, Joaquin Zuazagoitia, Jose Luis Goioaga, Marques de Bolarque, Luis de Castresana, Indalecio Prieto, Serafin Mentxaka, Gregorio Mayoral, Victor Corcova, Gonzalo Roman, Luis Olmo, eta abar.

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Vidal de Nicolas poetak zuzentzen zuen tertulia nagusira hainbat lagun biltzen ziren: Pio Fernandez Muriedas Cueto, Ciriaco Parraga, Gabriel Aresti, Vicente Moriones, Blas de Otero, Luciano Rincon, Jose Maria Laso, Emiliano Serna, eta abar.

Urte luzetan Elias Segovia izan zen kafetegiaren jabea, 1988ko abuztuaren 16an hil zen arte, 93 urterekin. Jose Antonio Segovia semeak jarraitu zuen negozia 1992 arte, eta ondoren bingo bat zabaldu zuten bertan.

Antton Ugarte