Colon de Larreategui kalearen 8. zenbakian zegoen kafetegi-jatetxea.

1970ean zabaldu zuten Jesus Irureta eta Bernabe eta Gabriel Unda anaiek, itsasgizon ohiak.

Hainbat lagun biltzen zituen berbaldietara: Manuel Martin Ferrand, Luis Hernandez Franch, Gregorio San Juan, Gabriel Moral, eta abar.

Sociedad El Sitio elkartea 1980an berriz eraikitzen lagundu zutenak ere bai: Alfonso Carlos Saiz Valdivielso, Ramon Martin Mateo, Eusebio Abasolo, Fernando Garcia de Cortazar, Jose Ramon Blanco, Luis Aldekoa, Jose Miguel Azaola, Jose Miguel Toledo, eta abar.

Jueces para la Democracia elkartea ere bertako jatetxean sortu omen zen 1983 inguruan, Juan Alberto Belloch epailea buru zela. Politikari askoren bilgune ere izan zen Espainiako Trantsizioan: Txiki Benegas, Xabier Arzallus, Iñaki Anasagasti, Pedro Mendizabpedroal, eta abar.

1998ko abuztuan itxi zuten ostatua, jabea Graciniano Alonso Blanco zela.

Antton Ugarte