Portuko Markesaren kalearen 10. zenbakian zegoen kafetegi handia.

1964ko azaroaraen 14an zabaldu zuen Miguel Saenz arte merkatariak. Ingeles erara apaindu zuten Angel Cañadaren beiratearekin, Afonso Ramilen pinturarekin eta Enrique Barrosen eskulturarekin. Jabeak erakusketak antolatzen zituen kafetegian.

Lagun ugari biltzen zituen bereziki kulturgintzaren inguruko berbaldietara: Jaime Olaso, Jose Marco Gardoki, Alfonso Zorrilla Lekerika, Isidoro Miñaur, Felix Unzueta, Jose Maria Dermit, Juan Ramon Urkixo, Luis Sanchez, Francisco Bengoa, Antonio Santafe Largatxa, Arturo Acebal idigoras, Francisco Gomila, Pio Fernandez Muriedas Cueto, eta abar.

Beste tertuliakide zaharrago batzuk hauek izan ziren: Jesus Trincado, Diodoro Anduiza, Eduardo Garbisu, Ignacio Prieto, Domingo Txakartegi, Severino Atxukarro, Jenaro Morales, Enrique Barros, Luis Hernandez Franch, Mauricio Campino, Julian Zarza, Felix Lopez Aragon, Ramiro Gonzalez, Jesus Ausin Arakistain, eta abar.

1981ean Windsor Kulturgintza izena hartu zuen arte areto gisa, eta 1989tik Juan Ajuriaguerra kalean du egoitza.

Antton Ugarte