José María Chávarri Aldekoa Bilbon jaio zen 1884ko maiatzaren 20an. Chávarri familia, urte hauetako garrantzitsuenetarikoa zen. Benigno Chávarri Salazaren semea eta Víctor Chávarriren iloba zen. Hiru anai-arreben helduena zen.
Ingeniaritza ikasi zuen, baina gazte politikan sartu zen. Lehenengo diputatu izan zen eta handik urte betera familiako negozioetan sartu zen. Benigno Chávarrik bere semeari Chávarri Hnos. Sozietatearen %5a eman zion. Meatzeak esplotatzeko 1889an sortutako enpresa zen. 1911an hasierako beste hiru kideak hil zirenean, sozietatea Chávarriren alarguna eta seme-alaben esku eta baita Benigno Chávarriren esku geratu zen.
Hemendik aurrera, José María guztiz sartua zebilen aitaren aferetan. Batzuetan bere aldetik baina gehienetan Chávarri Hermanosen ordezkari moduan aritzen zen. 1917Ko ekainaren 30ean Bizkaiko Labe Garaiei egin zieten lursail batzuen salmentan parte hartu zuen. J.Mª Chávarri Aldekoa, Emilio Vallejo Arana eta Manuel Gómezek saldu zituzten lursail hauek.
Baina bere negozioak ez ziren soilik meatzetan izan. Bi lehengusuak, José María eta Víctor, 1922an bere izeba Rosariori Portugaleten zuen etxea erosi zioten, bere aitona Tiburciorengandik jasotakoaren ondoan.
Balmasedan hirutan aukeratu zuten Gorteetan. 1910ean izan zen lehenengo aldia eta bozken %90a lortu zituen. 1914 eta 1916an aulkia hauteskundeak ospatu gabe lortu zuen, izan ere hautagai bakarra zen. 1886 eta 1918. urteen artean Chavarri familiakoak izan ziren Balmasedako eskainua hartu zutenak. Zonaldean familiak zuen botere ekonomikoa, batetik meatzeengatik baina baita ere indrustiagatik, azaltzen dute hauteskundeetan zuten arrakasta. Betiere dirutza handia ordainduz hauteskundeetan.
Ez zuen Kongresuan parte hartu eta ez zuen hitzik esan hemizikloan. 1918an nazionalistek irabazi zutenean, Ramón de La Sotarekin, kontserbadore eta dinastikoak, liberal eta mauristekin elkartu ziren eta Liga de Acción Monárquica sortu zuten. José María Chávarri politikatik urrundua bazegoen ere, 1919an Ligako sorreraren telegrama sinatu zuen.
1935eko martxoaren 1ean zendu zen Madrilen.
Izaro Arbilla