Alfonso Churruca y Calbetón Bilbon jaio zen 1884ko apirilaren 20an. Mutrikuko kondearen, Evaristo Churrucaren, semea zen eta Teresa Zubiría Urizar-ekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten.

Egin zituen ikasketak eta zituen erlazio familiarrak 1907. urtean Bizkaiko Labe Garaietan lanpostua erreztu zioten. Burdingintza enpresa honetan egin zuen lehenengo aldiz ingeniari lana. Laminazio buru izatera pasako da gero, baita zuzendariorde ere eta azkenik enpresako presidente izatera helduko da. Campsa estatuko petrolio-enpresako buru ere izango da besteak beste. Eléctro Mecánica de Córdoba eta Banco de Bilbao-ko Zuzendaritza Kontseiluan ere egon zen.

Bizkaian ez ezik Gipuzkoan ere goi mailako ardurak izan zituen industriarekin lotutako lanetan. Liga de Productores Guipuzcoana-n adibidez sortzaileen artean egon zen eta enpresako buru ere izan zen.

Abrako konde izendatu zuten eta erregimen frankistak Gran Cruz de Isabel la Católica eta lanaren Urrezko Domina delakoa eman zioten. Mutriku eta Bizkaiako Urrezko Domina ere izango du.

Errestaurazioko azken hiru hauteskundeetan Zumaiako diputatu izango da. 1919, 1920 eta 1923an hain zuzen. Partidu kontserbadoreko kide moduan, mauristen aginduetara beti. Bere familiako Fermín Calbetón Blanchónek politika utzi zuenean sartu zen bera eta postua erabat irabazia zuen, izan ere, maurismoaren aldekoak ziren eta prentsak bere alde egin zuen. El Pueblo Vasco eta La Voz de Guipuzcoa-k baita ere.

Euskal nazionalismoaren aurka egin zuen eta Primo de Riverak boterea hartu zuenean eskuinera egingo du Alfonso Churrucak. Prokuradore izan zen Asanblea Nazionalean. Gerra Zibilean tropa erreboltarien alde jarriko da eta gero Francoren diktaduran parte hartuko du, 1942an Gorte frankistetan hartuko du parte prokuradore moduan, Organizazio Sindikalak aukeratua eta 1946ko apirilaren 24ra arte egongo da bertan.

 

Izaro Arbilla