Juan Ramón Arana Landazuri Bilbon jaio zen 1790eko abenduaren 28an. Bere gurasoak José María de Arana eta María Josefa de Landazuri izan ziren. Bere anaia, Antonio, Milizia Nazionaleko buru izan zen Bilbon 1835ean. Ampuerorekin ezkondu zen lehenengo eta ondoren María Carmen Engracia Paradarekin.

13 urterekin Bergarako seminarioan ikasketak hasi zituen 1803ko abenduaren 4an, bertan lau urtez egon zen.

1812ko maiatzaren 12an kadete moduan sartu zen Bizkaiko Boluntarioen Batailoian, eta bi hilabete beranduago tenienteorde postura igo zuten. Hasi eta hurrengo hilabetera operazio militarretan parte hartzen hasi zen Bilbon, Gernikan eta Diman. 1812ko urriaren 10ean Teniente izendatu zuten eta handik gutxira Kapitaina. Bere zerbitzu orriak gudan aktibitate handia izan zuela erakusten digu. 1813ko maiatzaren 30ean Mendexan izan zuen parte hartzearen ondorioz atxilotu egin zuten eta Maçonera (Frantziara) bidali zuten, baina handik ihes egitea lortu zuen.

Gerra bukatuta bere izendapenak ukatu zizkioten eta Palentziara eraman zezatela eskatu zuen. Bitartean Madrilen bizi izan zen.

Hirurtekoan Bilboko Milizia Nazionalean boluntario moduan aritu zen eta bigarren sarjentu izendatu zuten. San Luisen Ehun Mila Semeak Espanian sartu zirenean, La Coruñara erretiratu egin zen. Irailaren 10ean bere anaia Antonio eta Pedro Edmundo Jabat-ekin batera Ingalaterrara joan zen eta handik Frantziara. Sei hilabetez Parisen bizitzeko eskaera egin zuen. Bertan zirkulu liberal politikoetatik urrunduta mantendu zen eta 1824ko apirilean Burdeosera joan eta handik hiru hilabetera Bilbora pasa zen berriz ere.

1833ko azaroaren 26an Bilboko alkate izendatu zuten Karlisten kanporaketaren ondoren eta 1835ean berriz ere aukeratu zuten, beraz hiriko Lehenengo Setioan egon zen. 1836ko otsailaren 28an Milizia Nazionaleko komandante Bilbon eta 1839an Bizkaiko Aldundiko erregidore izendatu zuten. Sociedad Bilbaina-ko sorrerako kide izan zen ere.

1841ean Esparteroren aurkako altxamendu moderatu-foruzalean parte hartu zuen eta Frantzian erbesteratu behar izan zen 1843. urtera arte, 15.000 errealeko isuna ere ezarri zitzaion.

1827an Parisen zegoenean bere anaia Antoniok izan zuen bere ondarearen administrazioan esku sartzeko aukera. Bilbotik pasatzen zen Madrid-Irun trenbidearen elkarteko sorrerako kide izan zen. Eta Tutera- Bilbokoaren akzionisten artean zegoen, 25.000 ptako inbertsioarekin.

Hil zenean egindako inbentarioan Izurzan hainabat lursail eta jauregi bat zituen bere izenean. Gainera Izurzako San Nikolas elizako patroi zen ere.

Izaro Arbilla