Fernando Landecho Bilbon jaio zen 1851ko azaroaren 27an. José Landecho Mazarredo eta María Pilar Urríes Salcedoren semerik helduena zen.

Ikasketak Bilboko Instituto Vizcainoan hasi zituen 1862an eta Bide, Kanal eta Portuetako Ingeniaritza Eskola Berezian bukatu zituen 1876an. Momentu horretatik aurrera bere lana ingeniari moduan administrazioaren barnean garatu zuen. 1878. urtean artritis reumática gaixotasunagatik lizentzia mugagabe bat eskatuko du eta eman ere. 1879an supernumerario izendatu zuten.

Sustapen ministerioak supernumerario moduan mantentzeko eta Estatuko zerbitzura ez bueltatu behar ez izateko, alegia, zinegotzia zen, Bilboko udaletxeak egingo duen eskakizuna atzera botako du. Honen ondorioz kargua utzi behar izango du, baina beti saiatu zen Bilbotik gertu egoten eta bere lankideei postuak aldatzen. Azkenean, 1883. urtean Bermeoko udaletxean lan egiteko aukera emango diote Ministeriotik. Eibarrera pasa zen beranduago, jada 1go mailako Ingeniari kategoria lortuta. 1905ean Bizkaia eta Arabako Lan Publikoen buruzagi izendatu zuten, Romualdo García Ogarak eta Segismundo Moretek gomendatua.

Ogibide moduan ingeniaria zen arren, Fernandoren familia diruduna zen eta akzio eta zor publikoaz gain higiezinen jabe ere ziren Bilbon. Fernandok jasotako herentzian hurrengo etxeak jaso zituen: Harategi Zaharra kalean, 29, 34 eta 35 zenbakiak; Artekalen 56.a; Barrenkalen 17.a eta beste hainbeste Víctor de Bilbao kalean. Urtero 25.220 pta jasotzen zituen errentetan.

Proiektu industrialetan ere inbertitu zuen. Cadaguako paper-fabrikako sortzailea izan zen, baita Zornotzatik Gernikara eta Lumora trenbidearen Konpainiakoa ere besteren artean.

Bilboko zinegotzi moduan hasi zen 1881 eta 1883 artean. Gero ahaldun probintziala aukeratu zuten Bilboko barrutitik 1886tik 1890era. Eta azkenik, bere azken ekarpenetan Liga de Acción Monarquica-ri kandidaturagatik emandako 100 pta izan ziren. 1931ko udal hauteskundeetan.

Bizkaiko senatari izan zen eta parlamentari moduan 17 komisiotan ibili zen. Meatzaritza eta trenbidearekin lotutako gaietan aritu zen, batez ere.

1993ko urriaren 27 zendu zen Bilbon.

Izaro Arbilla