Ignacio González de Careaga Begoñan jaio zen 1894ko otsailaren 3an. Bere aita, Miguel González de Careaga Escobosa, Mexikon jaio zen eta bere ama, Rafaela Urquijo Ibarra, Bizkaiko familia aberatsenetarikoen baitan.

Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letrak ikasi zuen 1909tik 1914ra. 1915eko abenduaren 15ean titulua eskuratu zuen eta Bilboko Abokatuen Eskolan sartu zen.

Abokatua zen ogibidez, baina bazituen hainbat landa eta hiri lursail Euskal Herrian. 1925ean ere Banco Vaco-ko kontseilaria izan zen.

Bere ibilbide politikoa mugimendu tradizionalista espainolarekin lotua egon zen. 1918an Junta Central Carlista-ko idazkaria zen. Vázquez de Mellak aurrera eraman zuen banaketan, Ignacio banatu zirenekin joan zen eta 1919an Bizkaiko Acción Tradicionalista-ko idazkari izendatu zuten. Momentu honetan, 1918. urtearen inguruan, Karlismoa banatzen ari zen eta Ignacio Aranako Kondearen eta euskal nazionalismoaren aurka aurkeztu zen. Bere ustetan nazionalisten aurka batzea ezinbestekoa zen. 1918ko hauteskundeetan EAJ-k oso emaitza onak lortu zituen eta Ignaciok Artxandan monarkikoek egin zuten ekitaldian hartu zuen parte. Bilera hau Liga de Acción Monarkika-ren aurrekaria izan zen.

Primo de Riveraren Diktaduran, Ignacio González de Careaga eta beste mellista taldeko kideak Diktadurarenalde jarri ziren. Unión Patriótica-n sartu zen eta 1924an Bizkaiko Aldundiko lehendakariorde aukeratu zuten. Azkenean kargua utzi behar izan zuen 1925eko martxoaren 27an Logroñoko Gobernadore Zibila izendatu zutenean.

Ignaciok parlamentuan hitza hartu zuen lehengo aldia Burgos irudikatzen egin zuen. Bere legegintzaldi ezberdinetan oso aktiboa izan zen Gorteetan. Askotan mintzatu zen eta komisio askotan ibili izan zen.

1919. urtean tradizionalista mellisten interesak babestu zituen euskal nazionalismoaren kontra Tolosako hauteskundeetan. Euskal Nazionalisten kandidatoa, Tolosan, José Horn zen. Hauteskundeak tentsio eta bortizkeria askorekin egin ziren, hainbat tiroketa ere egon ziren. Prentsan bozken ordainketa egin zela salatu zen. Azkenean González de Careagak irabazi zuen % 47,20 arekin.

Izaro Arbilla