Izaro Arbilla
[ Bilbao, 07.10.1872 - ]
Manuel Lezama Legizamón Sagarmínaga Bilbon jaio zen 1872ko urriaren 7an. Manuel Lezama Leguizamón eta María Concepción de Sagarmínagaren semea zen. Biak bilbotarrak. María Soledad Ampuerorekin ezkondu zen, Ampuerotarrak Durangoko familia garrantzitsu bat ziren. José María de Ampuero, Soledaden aita, garaiko kapitalista karlista bat zen.
Bizkaiko meatzaritza sektorean hartu zuen parte Manuel Lezamak. Aktibitate honetaz gain Bilbo- Portugalete Trenbideko Konpainiaren Kontseiluko kide izan zen. Bizkaiko bi banketxe garrantzitsuenetan ere hartu zuen parte, Banco de Comercion kontseilari moduan 1893 eta 1901 urteen artean, eta ondoren, Banco de Bilbaon Administrazioko Kontseiluko kide izan zen 1901- 1924. urteen artean. Senatari kargura sartu ahal izateko, Banco de Comercio-ko agiri bat aurkeztu zuen, 500.000 pta zor amortizagarrian, %5ean, erakutsiz.
Manuel Lezama Leguizamón Comunión Tradicionalista Vizcaina-ko kide zen. 1907an Ahaldun Probintziala aukeratu zuten Bilboko barrutian. 1911. urtera arte egon zen postu horretan. Koalizio Katolikoaren partaide zelarik Bilboko Udaletxean zinegotzi aukeratu zuten 1907. urtean ere. 1913an Bizkaiko Junta Señorialeko kide izan zen. Karlismoaren banatzea sortu zuten gertakarietan, Manuel Lezama, Juan Vázquez de Mella defendatzen zutenen artean egon zen. Era honetan, 1919an Junta Señorial Tradicionalista mellistako kide izateko aukeratu zuten.
Besteren artean, Gorbeian, tuberkulosiko gaixoentzako ospitalearen eraikuntza bultzatu zuen.
920ko abenduan Senaturako egin ziren hauteskundeetan Liga de Acción Monarkikako kandidatura espainolistaren barnean egon zen Manuel. Tradizionalistak ordezkatuz, kandidatu monarkiko eta mauristekin batera. Aukeratuak izan ziren, oposizio askorik gabe. 1923. urtean berriz ere aurkeztua izan zen, baina urte honetan oposizioa izan zuen, izan ere, kandidatura antiliguera bat aurkeztu zuten. Aranako Kondea tradizionalisten aldetik, Horn nazionalista eta Ramón Madariaga errepublikanoa zeuden koalizio berri honetan. Manuelek irabazi zuen baina bozka gutxirengatik, 50 eko diferentzia.
Senatuan aulkia okupatzeko Bizkaitik bitan aukeratua izan zen arren, Manuel Lezama Leguizamonek ez zuen behin ere ez parte hartu. Komisietan ezta ere ez zen aritu.
Izaro Arbilla
Bibliography
DELGADO CENDAGORTAGALARZA, Ander. “Lezama Leguizamón Sagarmínaga, Manuel”, AGIRREAZKUENAGA J. eta beste, Diccionario biográfico de los parlamentarios de Vasconia (1876-1934), Vitoria-Gasteiz, Eusko Legebiltzarra, 2007, II. Liburukia, 1478-1480 orr.