José Luis Oriol Urigüen 1877ko azaroaren 3an jaio zen Bilboko Erribera kalean. 1904. urtean Artziniagan ezkondu zen, Catalina Urquijo Vitoricarekin eta 8 seme-alaba izan zituzten. Haien artean gerraondoko izen esanguratsuak, bai enpresa munduan eta baita politikan ere. José María Oriol bere aitaren pausuak jarraituko zituena dugu. Enpresa eta sektore industrialean berrikuntzak sartu zituen.

Madrilen arkitektura ikasi zuen, 1894tik 1903. urtera. Lanbide honetan egindakoen artean, Arriluzeko Jauregia dago. Fernando María Ybarra, bere koinatuarena zen eta Getxon zegoen. San Joserem bere erresidentzia pertsonala, Valentziako unibertsitate eta ospitalea eta Madrileko barnealdeko erreforma bat ere dira bere lanak.

Baina José Luis Oriol industriagatik da ezagunagoa. Espaniar Erresumako Hidroelektrika eta TALGO patenteagatik, batez ere. Hidroelektrika Iberikako kontseilari izan zen, Estatu Espainolean sortu zen lehenengo industria elektrikoa izan zen. 1901ean sortu zen Juan Urrutia Zulueta eta Lucas Urquijo Urrutiaren babesarekin. Enpresa honetatik agertu zen gerora, 1907an, Hidroelektrika Española deritzona. Urrutia, Urquijo eta Casa Aldama, José Luis Oriol eta Banco de Vizacaya-ren laguntzaz. José Lus Oriolek, bere aitaginarrebaren erreleboa hartu zuen, Lucas Urquijorena, eta 1909an Hidroelektrikaren zuzendaritza hartu zuen 1911ra arte.

1942an Patentes TALGO sortu zuen Oriolek. Estatuan horrelako enpresarik ez zegoen, izan ere material erremolkatua ekoizteko berezko teknologia sortuko duen lehen enpresa izan zen. Tren Articulado Ligero Goicoechea Oriol izenetik dator. Alejandro Goikoetxearen proiektua zelako eta Oriolek ordaindua.

1932an Editorialen Sozietate anonimoa Tradición sortu zuen, Moisés Ruiz de Gauna eta José Gabriel Guinearekin batera.

Kontserbadorea zen. Errestaurazioaren baitan, maurista eta Errepublika heldu zenean katoliko-foruzaleen alde jarri zen, tradizionalismo arabarraren barnean kokatuz bere burua. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak onartutako Autonomia Estatutuaren aurka egin zuen 1933ko abuztuan ospatutako asanbladan eta urte bereko azaroan egin zen erreferendumean. 1931-1933 eta 1936. urteetan izan zen Arabako diputatu Gorteetan. Eta lehenago, koakzio eta soborno polemika artean, 1919an, Baezan, Jaenen.

1972. urtean zendu zen Madrilen.

Izaro Arbilla