Romualdo García Ogara Bilbon jaio zen 1875eko uztailaren 25ean. Bere aita, Romualdo García Narvalaz Oliten jaio zen arren Bilbon ezarri ziren merkatari moduan.

Gerra Karlista amaituta Romualdoren aitak Elgoibarreko fabrika batean inbertitu zuen. San Pedrokoan eta bertan labeak ezarri zituen goi mailako altzairuzko zumitzak egiteko. Gerora enpresa hau Hijos de Romualdo García sozietatera pasa zen. Beste negozio batzuetan ere parte hartu zuen Romualdoren aitak, Bilboko kutxan edo Deskontuen Sozietate Generalean 1861. urtean. Handik lau urtera José Mª Semprún ordezkatu zuen diputatu moduan bere sozietatearen %15a saldu zuenean. 1870. urtean Eduardo Aznar de la Sotari lursail bat erosi zion Getxon, gerora 1872an Eduardo Lebrocheri saldutakoa ere eta besteak beste 1880an Bilbotik Durangora zihoan Trenbidearen Konpainiaren eraketan hartu zuen parte.

Romualdo García Ogararen ama zen Rufina Ogararen familia Santa Ana de Bolueta-ko kideak ziren 1841. urtetik. Rufinaren aita, Antonio Ogara, ikatz begetalean eta mineralean aditua zen eta oso baliogarria izan zen garaiko merkatarientzat. Ogara familia Albizuetarrekin elkartu zen eta burdina banatu eta gordetzeko biltoki handi bat eratu zuten. Bolueta eta San Pedroko oso bezero onak izan ziren.

Romualdo García, aita, hil zenean, bere konpainia likidazioan sartu zen eta Hijos de Romualdo Garcíak ordezkatu zuen. Bi milioi pezetako kapitala zuen eta bere semeak seiren bat jaso zuen.

García Ogarak lau seme alaba izan zituen, García Ogara abizen bakar batean biltzeko baimena eskatu zuten eta batera heldu zaigu gaurdaino. Zuzenbidea ikasi zuen Madril eta Salamankako unibertsitatetan, azken honetan lizentziatu zen 1886. urtean.

Elgoibarreko San Pedro enpresan aritu bazen ere, beste enpresa batzuengandik ere interesatu zen. Santa Ana de Bolueta-ko akzionista izan zen bere amarengandik jasoa. Urigüen, Vildósola, Coste y Cía eta beste hainbat sozietatetan zedulak izan zituen ere.

Politikaria baino, enpresaria izan zen Romualdo. Bergaran izan zuen eragina San Pedro fabrikatik gertu zegoelako izan zen. Bilboko Udaletxean zinegotzi izan zen 1890etik 1893ra. 1901ean Bergarako barrutitik izan zen aukeratua Gorteetara joateko. Botuen %98 eskuratu zuen orduan. Gipuzkoako Senatuan aulki bat lortu zuen 1903. urtean egin ziren hauteskundeetan. Liberal eta kontserbadore moduan aurkeztu ziren.

Izaro Arbillla